Emakumeok ere gure bizarrak ditugu eta ezkutatzeari utzi nahi diogu.
Libreki txukundu ahal izateko lekuak behar ditugu, mundua hankaz gora jartzeko besterik ez bada ere.
Barbas 2.0 umore eta aldarrikapen handiko bakarrizketa eta txareten ikuskizuna da. Bertan, emakumeek husteko leku bat bilatuko dute, beren bizipenei eta esperientziei buruz hitz egiteko aurreiritzirik gabeko leku bat, publikoarekin intimitateak partekatuko dituzte, deabrutua normalizatuko dute eta, batez ere, hil arte dantzatuko dute.