Hamar begi, lau hormen artean. Bost istorio, bost bizitza, metro karratu gutxian. Lotsa, amorrua, maitasuna, beldurra, gorrotoa eta zirrara, beti gorantz doan igogailu batean. Desberdinen arteko berdintasuna. Istorio batek, bost narratzaile dituenean bezala: zoramena. Bakoitzak, kolore desberdinez ilustratzen duenean bezala. Mundu bereko bost pertsona. Hitzen talka, sentimentuen karrusel batean, baina geldi.
Berdinak egiten gaituena, desberdintasunak direlako. Identitate sexualaren munduan, egia ez delako bakarra, eta oraingo honetan ere, egia ez da armairuan gelditzen. Egia honek soilik emango dizu igogailutik irteteko giltza. Zurea aurkitzeko prest?