Daniela eta Carolina ikastetxeko atarian daude zain, gurasoetakoren batek hozkailuan itsatsitako oharrean irakurriko ote duen umeak jasotzeko txanda duela. Carlotak gitarra klasera joan behar zuen baina, haiekin geratu da. Itxaronaldia laburragoa egitearren, jostaketan ari dira. Oinarri honen gainean, irri eta ume-jolasen artean, helduok bizitzan izaten ditugun gorabeheren inguruko ikuskizun zirikatzailea eraiki dugu. Umeen ikuspegia ezagutuko dugu, aldian inozoa eta xaloa, aldian zorrotza eta bete-betea, eta haren bitartez onartu beharko dugu konponbiderik egokiena, maizenik, soilena dela.